miércoles, 16 de noviembre de 2011

Bortzatzaileak

Ez zarete konturatzen gero eta bortxaketa kasu gehiago gertatzen ari direla Iruñan?Ba, gai honi buruz nire iritzia zuekin konpartitu nahiko nuke. Gai hau aukeratu dut, gazte askori interesatzen zaigun gaia delako. Askok pentsatzen dute, bortxaketa bat gertatzen denean gero bake utzi eta bizimodu normal bat jarraitu dezaketela bortxatutako neskak, baina hori ez da horrela.
Zergatik etortzen ari dira gero eta bortxatzaile gehiago Iruñara?Hori inork ez daki, baina bortxatzaileek egiten dutena ezin da hitzekin azaldu. Gehiegizkoa da!" Bortxatuen bizitzak betirko izorratzen dituzte. Eta nire ustez inork ez dauka baimenik hori egiteko. Agian, batzuetan, neska bat bortxatu, berarekin denetarik egin eta gero hiltzen dute. Nolako mutikoa izan zaitezke neska bati bere bizitza kentzeko, hainbat "ekintza" eginez?Oso "gaizki" edo adoregabetua egon behar zara horrelako hutsegite bat egiteko. Baina noski, agian okerragoa da , norbaitek zu bortxatzea, denetarik egitea eta gero "bake" uztea. Nola sentituko zinateke?
Egia da,normalean bortxatzaileak beraien bizitza inportatzen ez zaien pertsonak direla, edota, beste pertsona baten sufrimenduarekin dibertitzen eta ondo pasatzen duten pertsonak direla, baina ez dute horrelakorik egin behar!Adibidez, imajina ezazu, zure bizitzak ez du etorkizunik, ez duzu andregairik, ez duzu non dibertitzerik. Askotan horrelakoak diren pertsonak, ez dakite zer egin edo zerekin dibertitu , eta kasu txarrenetan, beste neskak bortxatzen, hori aurkitzen dute.
Baina hori niretzat pentsaezina da!Nola aurkitu daiteke zoriona besteak sufritzen ikustean?Ba beste ekintza batzuk bilatu , adibidez kartetan jolastea, bortxatzean baino dibertigarriagoa dela nik uste dut. Edo agian tenisera partiduak jolastea, baina, bortxaketa kasu gehiago gertatzea ez, mesedez!
Hori guztia dela eta, mesedez, bortxatzaileak konturatzea eta ez gehiagorik egitea!Besteek pasatzen dutena, haiek pasatuko balute, ez zuten horrela jarraituko. Zure bizitza beste norbaitek kentzea "bortxatzen" ez da egokia ezta polita, ezta?Ez ditugu bortxatzailerik nahi, ez Iruñan ezta beste inon ere!Noizbait espero dugu haiek konturatzea eta aldatzea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario